Altzagarren bozka gehien jasotzeagatik "oso gustura" agertu da Maite Garmendia
Herritarrekin parte hartze prozesuak "sustatzea" eta "erronkak betetzea" da orain asmoa.
Bi hautagaitza aurkeztu dira aurten Altzagan: Altzagaren Aldeko Taldea eta PP. Herri kandidatura zen, halere, udal taldea osatzeko aukera erreala zuena eta haiek izan dira, hautesleen babes handiena jaso dutenak. Maite Garmendia izan da boto gehien lortu dituena. “Oso gustura” agertu da emaitzarekin, batez ere, ikusita 25 baliogabeko boto egon zirela, Altzaga bezalako herri txiki batetan kontutan hartzekoa dena. Herri kandidaturak 50 boto jaso zituen eta PPk bat.
Datorren legegintzaldian “lan pila egitea” da Garmendiaren helburu nagusia; “herritarrekin parte hartze prozesu gehiago egiten saiatzea eta dauzkagun erronkak betetzea da asmoa”.