2023/5/29

Ordiziako udal hauteskundeen emaitzak berrikusi egin beharko dituzte

PSE-EEk baieztatu du zinegotzi bakarra dagokiola, eta ez bi atzo adierazi bezala.

Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bilduk jaso du boto gehien

Koalizioa abertzalea izan da botoetan gora egin duen bakarra. EAJk hiru mila boto pasa gutxiago izan ditu, PSE-EEk ia mila gutxiago eta Elkarrekin-Podemosek zazpiehun gutxiago. Bost batzarkide goierritar izango dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EH Bilduko lau eta EAJko bat.

Goierriko Hitza

Pedro Sanchezek uztailaren 23ra aurreratu ditu Espainiako hauteskundeak

PSOEk Espainian lortu dituen emaitza txarrak aintzat hartuta erabaki du hauteskundeak aurreratzea. Bihar egingo den Espainiako Ministroen Kontseiluan egingo da ofizial erabakia.

Goierriko Hitza

Plazaola kaleko berdeguneek itxura dotoreagoa dute orain

Gureak Berdeak S.L.U. enpresak egin ditu lanak, ia 5.000 euroko kostuarekin.

«Herritarrek gure proiektuarekiko konfiantza dutela erakutsi digute eta guretzat hori da garrantzitsuena»

Iñaki Agirre izango da Legorretako alkatea 2023-2027 legegintzaldian. "Lanean hasteko gogotsu" dago taldea. Abstentzio altuaren inguruan hausnartu beharra azaldu du.

JON GORROTXATEGI. Gaintzako Herria taldeko hautetsia

«Hautagai bakoitzaren babesa markatu behar zen, eta guztiok paretsu ibili gara»

Boto nominalaren bidez, Gaintzako Herria taldean aurkeztutako bost herritarrak aukeratu dituzte gaintzarrek, udala osatzeko. Babes zabala jaso dute, 101 hautesleetatik 77rena.

IORITZ BERRA. Zaldibiako EH Bilduren alkategaia

«Orain arte bezala lanean segitzeko proiektuari eman diote zaldibiarrek babesa, herritar guztiekin batera»

Udal taldearen tamaina mantendu du Zaldibian EH Bilduk. Proiektuari jarraipena emateko babesa izan dela ziurtatu du Berrak.

GARBIÑE MENDIZABAL. Zaldibiako EAJren alkategaia

«Argi dago Zaldibian beste sentipen batzuk ere badaudela»

Azken udal aroko zinegotzi kopurua mantenduko du EAJk Zaldibian: hiru. Bere presentzia "finkatzen" ari dela, eta herritarrei "aukerak" emateko funtzioa bete dutela argitu du Mendizabalek.

ENDIKA IGARTZABAL. Gabiria Hautesle Elkartearen alkategaia

«Jasotako babesa zabala izan da eta eskertzen da, baina gazte batzuk abstenitu izanak penatu gaitu»

Aurreikusten zen bezala udalbatzako zinegotzi guztiak bereganatu ditu GHE taldeak. Abstentzioa "altu" samarra iruditu zaie, eta gazteak udalera erakartzeko lan egitea hartuko dute langai bat.

JOKIN GARMENDIA. Olaberriko OEO taldearen alkategaia

«Indar oreka mantendu egin da, nahiz eta zinegotzitan ez den islatu»

Zinegotzi kopurua 5/2 izatetik 4/3 izatera igaro den arren, indar banaketan oreka mantendu egin dela ziurtatu du Garmendiak. Bosgarren zinegotzia lortzetik 20 botora geratu dela OEO argitu du.

AITOR URKIOLA. Olaberriko EH Bilduren alkategaia

«Bototan mantendu egin gara, eta horrek ahalbidetu digu hirugarren zinegotzia»

Zinegotzi bat gehituta, hiru ordezkari lortu ditu EH Bilduk Olaberrian.

KEPA ZUBIARRAIN. Lazkaoko EAJren alkategaia

«Lazkaotarrek eman dute beren iritzia eta agindua: azken lau urteetako bideari jarraitzea»

Udalerriko hauteskundeak irabazi izanaren eta Gipuzkoako emaitzen babesa txikiagotu izanaren gazi-gozoa azaldu du Zubiarrainek, lehen gogoetan.

JOXEMAI ORMAZABAL. Lazkaoko EH Bilduren hautetsia

«Irakurketa positiboa ere egin nahi dugu, aldeak txikitu egin ditugu, eta gorantz goaz alde guztietan»

Hauteskunde gauean Goierri Telebistari egindako adierazpenetara mugatu du irakurketa gaur Joxemari Ormazabalek. Datuen azterketa sakonago egiten ari da EH Bildu.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa