"Beasain hobetzeko" lanean jarraitzeko asmoa dauka Leire Artolak
EAJk jaso du boto gehien Beasainen eta gehiengo absolutuari eutsi dio zinegotzia bat galduta ere.

Eusko Alderdi Jeltzaleak zinegotzia bat galdu du Beasainen, baina horrela izanda ere, gehiengo absolutua izaten jarraituko du. Ekainaren 17an osatuko dira Udalak baina iragarri daiteke Leire Artolak alkate izaten jarraituko duela. Udal hauteskundeetara aurkezten zen lehenengo aldia zen eta lortutako emaitzaren inguruko balorazio “positiboa” egin du. Parte hartze datuetan ere jarri du arreta Artolak, %44,24koa izan da abstentzioa Beasainen, duela lau urte baino 10 puntu behetik. Orokorra izan da parte hartze datuek behera egitea. “Beasainen, beharbada, jaiak izanik, aurreikusi genezakeen, baina orokorrean ere altua izan delakoan nago”. Arrazoiak zeintzuk izan litezkeen galdetuta erantzun du “tamalez, politika eta herrigintza herritar batzuengatik urrun dagoela eta bozkatzeko unea iristen denean ez dutela egikaritzen”.
Hemendik aurrera “programa aurrera eramateko buru-belarri lanean jarri, eta Beasain hobetzeko asmotan lanean jarraituko dugu”.