Bi zinegotzia mantentzea lortu dutelako "pozik" dago Beasaingo PSE-EE
Parte hartze datuen beherakada "kezkagarria" dela deritzo Eva Alvarez Beasaingo PSE-EEren zerrendaburuak.

PSE-EEk bi zinegotziak mantenduko ditu Beasainen datorren legegintzaldian eta horrekin “pozik” dago Eva Alvarez Beasaingo PSE-EEren zerrendaburua. Hautesleei “eskerrak” eman dizkie, “babesa ematen jarraitzeagatik”. Dena den, kezka erakutsi du parte hartze datuak direla-eta. Beasainen, ia 10 puntu egin du behera parte hartzeak, 2019ko udal hauteskundeen aldean. Alvarezen iritziz “zerbait kezkagarria” eta hurrengo hauteskundeetara begira “arreta jarri beharko dioguna, akatsa non dagoen ikusi eta jendearen bozka berraktibatzeko helburuarekin”.
Legegintzaldi berrian “gure politikak defendatzen jarraituko dugu” esanez borobildu du Alvarezek.