«Gure programa defendatzeko prest gaude, eta akordioetara iristeko»
Koaliziorik gabeko EH Bilduren alkatetza aurreikusi du Ana Maria Sanchez Ordiziako PSE-EEren zerrendaburuak.

Zer balorazio egiten duzue udal hauteskunde emaitzen inguruan?
Ordiziako PSE-EEk eskerrak eman nahi dizkio herriari hauteskunde emaitzengatik. Gure lan taldearen lan nekaezina aitortzen dugu, kartelak itsasten egon zirenena zein larrosak banatu zituztenena. Hauteskunde mahaietako, programa diseinurako eta komunikazio lana ere eskertzen dugu.
Zer aurreikusten duzue gobernua osatzeko?
EH Bilduren alkatetza ikusten dugu, gobernu koaliziorik gabekoa, Elkarrekin-ekin izandako gorabeherengatik. Gure programa defendatzeko prest gaude, eta akordioetara iristeko, Ordizia hobetzeko. Parte-hartzea, alokairuko etxebizitza, energia komunitateak, segurtasuna, irisgarritasuna dira gure ardatzak, programako beste gaiekin batera.