Elkarrekin-Podemosek "oso positibo" baloratu du Beasaingo Udalean zinegotzia bat lortu izana
EAJk gehiengo absolutua izaten jarraituko duelako zapore gazi-gozoa du ordea, Wesley Aritz Corsitto zerrendaburuak.

Beasaingo Udalean zinegotzia bat izango du Elkarrekin Podemosek. Alderdiko zerrendaburu den Wesley Aritz Corsittok botoen balorazio “oso positiboa” egin du. 447 hautesleren babesa jaso dute. “Aurkezten ginen lehenengo aldia zen eta zinegotzia bat lortu dugu” erantsi du. Sentipen gazi-gozoa berriz, Eusko Alderdi Jeltzaleak Beasainen duen hegemoniarekin haustea ez delako lortu. “Pena pixka bat ematen digu ez dugula lortu gehiengo absolutua haustea, eta oraindik jarraitzen duelako alderdi bakar baten eskuetan erabakiak hartzea”. Elkarrekin Podemosen asmoa zen “ezkerreko indarren artean hori galaraztea, baina ez da posible izan”.
Goierrin izan den abstentzio datuaren inguruan esan du, “garbi dago, normalean abstentzioak beti alderdi batzuei beste batzuei baino gehiago laguntzen diela; alderdi txikientzat nahiko mehatxugarria izaten da”.
Hurrengo lau urteetan, “oposizioan lan egingo dugu, nahiz eta pisu gehiegirik ez izan. Gure asmoa da, ezkerreko beste alderdiekin indarrak batzea, herriaren zerbitzura lan egitea eta herritarren ahalik eta ahots gehien entzutea”.