«Ez da harritzekoa denon artean osaturiko zerrendarekin identifikatuta sentitzen direnak hainbeste izatea»
Itsasondoko EH Bilduk zinegotzi bat gehiago lortu du udal hauteskundeetan. Iñaki Aizpuruk jarraituko du alkate izaten. Emaitzen "giltzarria auzolana" dela azaldu du.

Zer balorazio egiten duzue udal hauteskunde emaitzen inguruan?
Emaitza apartak lortu ditugu eta hori justifikatzen duen giltzarria auzolana da. Itsasondon ohitura mantentzen dugu eta herritar gehienak, era batean edo bestean, udalaren eta herriaren kudeaketan parte hartzen dugu. Ez da harritzekoa, beraz, denon artean osaturiko zerrendarekin identifikatuta sentitzen direnak hainbeste izatea.
Baina ekipo eder honez gain, EH Bilduk hutsik egin gabe hartu eta Euskal Herri osoan gobernatu duen olatu erraldoiari ere arrakastaren zati handi bat zorko diogu alajaina!