«Edonola ere, EAJk talde indartsua izango du Ordiziako Udalean»
"Herritarrengandik gertu" eta "herria geldialditik ateratzeko elkarlanerako prest" agertu da Joseba Aranburu Ordiziako EAJko zerrendaburua.
Zer balorazio egiten duzue hauteskunde emaitzen inguruan?
Hasteko, eskerrik asko hauteskundeetan parte hartu duten ordiziar guztiei eta bereziki EAJrengan konfiantza jarri dutenei. Guztiok elkarlanean eraiki behar dugu etorkizuneko Ordizia eta gogor lan egingo dugu datozen lau urteetan Ordiziaren eta ordiziarren alde.
Zer aurreikusten duzue gobernua osatzeko?
Orain, datuak patxadaz aztertzeko momentua da. Zinegotzi banaketaren azken datuaren zain gaude, gainera. Edonola ere, EAJk talde indartsua izango du Ordiziako Udalean. Hori ziurra da. Herritarrengandik gertu, gure herria geldialditik ateratzeko elkarlanerako prest egongo gara.