Santa Lutzin karabanak aparkatzeko eskaera egiteko epea irekita dago
Ostegun honetan amaituko da Ezkion eta Itsason autokarabanak eta karabanak aparkatzeko Santa Lutziko zubi azpiko aparkalekuaren erabilera arautzen duen ordenantza. Hori dela eta, urte beteko epealdirako interesatuen izen emate epe berria ireki du Ezkio-Itsasoko Udalak. Erabiltzaile berriek ostiralera arte izango dute eskaera egiteko aukera udaletxean bertan.
Izena ematerako orduan kontutan hartuko da, herrian erroldatua egotea —gutxienez urte bete— eta ibilgailuen zerga herrian ordaintzea. Onuradun edo familia bakoitzak ibilgailu bakarra aparkatzeko eskubidea izango du. Tamainagatik ibilgailuen gaineko zerga ordaintzen ez duten karabanak edo autokarabanak plazaren bat libre badago bakarrik izango dute lekua.
Kontratua urte beterako
Aurretik dauden erabiltzaileek ez dute izena berriz eman beharko. Jarraitu nahi ez dutenek udalari jakinarazi beharko dio ostirala baino lehen. Kontratuak urte beteko iraupena izango du eta 55 euro ordainduko dira.