Gasteizko hilketa matxistaren aurkako protestak
Orioko Arrantzale kalean gertatutako hilketa matxista gertatu eta egun gutxira, Gasteizen beste emakume bat gehiago erail du gizonezko batek. Igandean, Ertzaintzak jakinarazi zuenez, emakume baten gorpua aurkitu zuten aparthotel bateko logela batean. Poliziak arratsaldean baieztatu zuen hilketa matxista bat dela. Andreak 32 urte zituen, eta Gasteizkoa zen. Honekin, Euskal Herrian izan den bigarren hilketa da aurten.
Gertakariaren aurrean protestak izan dira Goierrin ere. Astelehen arratsaldean, Ordiziako Plaza Nagusian Goierriko Itaiak egindako deiari erantzun zioten hamarnaka herritarrek.
Atzo ere, makina bat herritan egin zituzten elkarretaratzeak. Beasainen, eguerdian, Asmubek deituta, eta 19:00etan, Talde Feministak deituta egin zituzten. Lazkaoko plazan ere egin zuten elkarretaratzea, Lazkaoko alde Feministak deituta. Bertan irakurri zuten komunikatuak zihoen moduan, garaia da indarkeria matxistaren aurka urrats handiagoak emateko eta bakoitzak bere esparrutik dagokion ardura hartzeko».
Ataunen, Biboletak talde feministak deituta Aski da! lelopean eta Idiazabalen, Aizan! talde feministak Eraso sexistarik ez! lelopean deituta egin zituzten elkarretaratzeak, atzo arratsaldean ere.
Ordizian, biharko egin du deia Kimetzek. 20:00etan izango da elkarretaratzea, Plaza Nagusian.