Kuadrillarteko saskibaloi txapelketarako izen-ematea, hilaren 6ra arte
Uda garaia badator, eta horrekin batera, Ordiziako kuadrillen arteko saskibaloi txapelketa. 40. edizioa izango da aurtengoa. Ekainaren 12an hasiko da, eta ohi bezala, Santa Ana festen atarian amaituko da, uztailaren 20an.
Parte hartu nahi duten taldeek Majori Kiroldegian, Amonane tabernan edo Urdin tabernan eman dezakete izena aurrez aurre. Online ere egin daiteke, ordiziasaski@gmail.com helbide elektronikora idatzita, taldearen izena, arduradun bat eta horren telefono zenbakia adierazita.
Ekainaren 6a izango da izena emateko azken eguna. Partiden zozketa, berriz, ekainaren 8a egingo dute, 18:00etan, Barrenan. Bi urteko etenaren ondoren, iaz berreskuratu zuten txapelketa. 24 taldek parte hartu zuten. Ze Koinok irabazi zuen.