Sagardo eguna eta erromeria izango dira larunbatean
Larunbatean sagardo eguna eta erromeria izango dira, Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak antolatuta. 18:00etan sagardo dastaketa hasiko da. Edalontzia 4,5 euroan erosi ahal izango da, eta pintxoak 1,5 euroan. Hamabi sagardo mota dastatzeko aukera izango da, eta Olaldeko gazta bat zokatuko dute sagardorik onena aukeratzeko lehiaketan. Erromeria 19:00etan izango da. Gauean, DJak egongo dira gaztetxean.