Sendabelarren inguruko ekintzak, Arranok antolatuta
Garbiñe Larreak 'Sendabelarrak dakitena' liburua aurkeztuko du bihar Igartzako jauregian, eta ekainaren 17an 'Milagritos' ukenduari buruzko mintegia egingo dute.
Sendabelarren inguruan bildutako jakinduria jaso du Garbiñe Larreak Sendabelarrek dakitena liburuan eta bihar, osteguna, aurkezpena egingo du Igatzako jauregian, 19:00etatik aurrera, arrano Kulturaren ekimenez.
Gaiarekin lotuta, bigarren ekintza bat ere antolatu du kultur elkarteak. Izan ere, Milagritos deiturarekin ezagun den ukendua egiteko mintegia antolatu dute, ekainaren 17rako. Sendabelarrak biltzeko irteera egingo dute lehenik (09:30ean Loinazko San Martin plazatik abiatu), eta ondoren, Arrano elkartean egingo dute ukendua. 15 plaza izango ditu, beraz, izena ematea komeni da arranoingurumena@hotmail.com epostara idatzita. Prezioa 10 euro da.