Auto bat kiskali da N-1 autobidean, Ihurren

Auto bat erre da gaur goizean N-1 errepidean, Olaberriko udal barrutian. Gasteiz alderako norantzan zihoan ibilgailu batek su hartu du, antza denez matxura batengatik. Errepide albora baztertu da, Ihurreko gasolindegia baino aurrerago, Carrefour saltokiaren parean. Kiskalita geratu da. Ordiziako parkeko suhiltzaileek itzali dute.

Erretako autoa, N-1en gaur goizean./Hitza