'Frantziako Tourra Goierrin' promozio bideoa ikusgai
Goiturrek gaur eguerdian jarri du ikusgai Youtubeko bere kanalean maiatzaren 3an Perico Delgado txirrindulari ohi eta esatari espainiarrarekin grabatutako promozio bideoa. Albiste barruan ikus dezakezue.
Goiturreko teknikari Ion Ubide eta Perico Delgado txirrindulari ohia Zeraingo Ostatuaren atarian, maiatzaren 3an, bideoa grabatzen. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga Goitur Goierriko Turismo agentziak gaur eguerdian zabaldu du Youtube bideo plataformako bere kanalean maiatzaren 3an Perico Delgadorekin grabatutako promozio bideoa.
Aztirian, Zerainen, Seguran, Idiazabalen, Beasainen, Ordizian, Zaldibian eta Larraitzen grabatutako irudiak dakartza bi minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoak.
Lau hizkuntzetan egin dute: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.













