Futbol txapelketa herrikoiko lehen fasea asteburuan amaituko da
Futbol txapelketa herrikoiko final zortzirenak asteburuan ebatziko dira. Izan ere, multzokako faseko hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan.
Lehen fasean 33 talde ari dira lehiatzen. Hau da, 16 urtetik gorako 400 neska-mutil baino gehiago. Zortzi multzotan banatu dituzte eta denek denen aurka jokatu dute. Multzo bakoitzeko bi onenek egin dute aurrera.
Datorren astetik aurrera kale edo bale jokatuko dute: galtzen duena kanporatua izango da. Hala, ekainaren 10ean final zortzirenak jokatuko dira, 17an laurdenak eta 24ean, erdiak. Finala, ohiko legez, uztaileko lehen asteburuan izango da, Irene Paredes kirol guneko zelaian.
Bazkaria
Uztailaren 1ean izango da 15. edizioko finala. Amaitutakoan, bazkaria egingo dute azokan. Sariak banatzeko aprobetxatuko dute, eta parranda egiteko ere bai.