Natale Aranburu eta Lide Lopez txapeldun Nafarroako Foru Komunitateko Torneoan
Lazkaotarra eta zaldibiarra 13-18 nagusitu zaizkie Uriarte eta Betegiri, bete-bete eginda zegoen Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Lide Lopez eta Natale Aranburu txapel eta garaikurrekin, atzo, Iruñeko Labriten. Natale Aranburu lazkaotarrak eta Lide Lopez zaldibiarrak txapela jantzi dute Iruñean, Emakume Master Cup-ek antolatutako III. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoan Uriarte eta Betegiri 13-18 irabazita.
Eliteko partida ere jokatu da jaialdi berean. Leire Garaik eta Enara Gamindek jantzi zuten txapela nagusietan, Amaia Aldai eta Leire Galeonari 22-18 irabazita.
Labrit pilotalekua bete-bete eginda jokatu ziren igandean bi finalak, eta 300 lagun sartu ezinik gelditu ziren, Nafarroako Foru Komunitatea Torneoak duen tiradizoaren seinale.













