Aterki bat inklusioaren defentsan
Martxan da pasa den ostiralaz geroztik Ekain Kulturala egitasmoa Ormaiztegin. Makina bat ekintza antolatu dituzte hilabete osorako, eta tartean, atzo arratsaldean egin zuten Inklusioaren Aterkia ekimena. Arratsaldean zumez egindako Inklusioaren Aterkiaren lehen hirukiak sortu zituen Ormaiztegiko herritar talde batek.
12-14 lagunek hartu zuten parte Itziar de la Granja artista zegamarrak gidatutako egitasmoan. Talde honen barruan Oin-Harriak jubilatu elkarteko kideak, San Andres herri eskolako guraso eta ikasleak, Legazpiko Garaguneko kideak, Igartubeiti Baserri Museoko Inklusio teknikariak eta azken momentuan batu ziren herritarrek hartu zuten parte.
Arteriak bultzatutako ekitaldi honen helburua da, izenak dioen moduan, “gizarte inklusibo bat lortzeko pauso bat gehiago eman eta mota eta kolore guztietako pertsonak babesean sentituko diren aterkia eta gunea izatea gure herria”, esan dute antolatzaileek.