Herriarteko finalaurrean Ataunek Oiartzuni egingo dio aurre
Joaneko partidak Auzoetan jokatu dituzte igandean, eta itzulikoak Oiartzunen ekainaren 17-18ko asteburuan.
Herriarteko pilota txapelketako eskuko finalaurrekoan da Ataun. Final-laurdenetan Altzo kanporatu du. Larunbat goizean, itzuliko jardunaldia Altzon jokatu zuten ataundarrek, eta Auzoetan bezalako emaitza lortu zuten. Orokorrean, 4-2 gainditu du Ataunek Altzo.
Joaneko emaitza onuratsuen bermearekin heldu zioten bigarren norgehiagokari ataundarrek. Aurreikus zitekeen bezala, Altzua-Dorronsoro kadeteek galdu egin zuten Altzoko lehen partida (22-2). Hurrengoa, Erauskin-Zubizarretak aise atera zuten (3-22).
Hirugarren eta azken partidan, helduenean, nahikoa zuten Etxeberria-Senarrek 6 tanto baino gehiago egitea, kanporaketa irabazteko. Ataunen baino estuago –han jokatu ez zuen Uzkudunek markatu zuen aldea altzotarrentzat–, baina irabaztea lortu zuten hori ere: 20-22.
Oiartzunen aurka
Final handira iristeko, azken kanporaketa geratzen zaio Atauni, finalaurrekoetakoa. Bi jardunaldikoa izango da. Lehenbizikoa Ataungo Auzoetan jokatuko dute, igandean 11:00etan. Hurrena Oiartzunen da, ekainaren 17-18ko asteburuan.
Andoain-Azpeitia tokatu dira finalaurreko beste adarrean.
Herriartekoan, paleta gomaz ari zen Goierriko beste ordezkaria Zumarraga zen. Astigarragak kanporatu du final-laurdenetan.