Oianguko sega-belardia mozten hasi dira
Atzo arratsaldean hasi ziren Almitza sega elkarteko kideak belardia mozten. Biodibertsitateari mesede egitearekin batera, sega bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.
Almitza sega elkarteko kideak Oiangu parkeko sega-belardia mozten hasi ziren atzo arratsaldean. Aranzadi Zientzia Elkartea, Ordiziako Udalak eta Almitza sega elkarteak elkarlanean martxan jarritako proiektuari lotuta dago. Sega-belardia hazten utzi eta eremua hesitu zuten, ondoren, Aranzadiren gomendioak jarraituz, segalariek belardia moztu dezaten. Belardien mozketa epeek eta kudeaketak biodibertsitatean eragina dauka. Biodibertsitateari mesede egitearekin batera, sega bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.