Bihar irekiko dute Majoriko kanpoko igerilekua
Udako denboraldia hasiko da bihar. Kanpoko igerilekua 11:00etatik 20:45era egongo da erabilgarri.
Bihar irekiko dute Majori Kiroldegiko kanpoko igerilekua. Udako denboraldiari hasiera emango diote hala, eta erabiltzaileek aukera izango dute, irailera arte, bertan bainua hartzeko edo inguruko belardi eta terrazetan atseden eta eguzkia hartzeko. Taberna ere zabalik egongo da. Irailaren 10era arte luzatuko da kanpoko igerilekuaren denboraldia.