Datorren asteburuan ospatuko dituzte San Pedro jaiak Ezkion
Udaberri eta udako jaien egutegiak bere martxa darrai eta ez diote urteroko hitzorduari kale egingo Ezkion. Dagoeneko prest dute San Pedro jaietako egitaraua; ekainaren 16an eta 17an eta 29an —San Pedro egunez— ospatuko dituzte jaiak aurten.
Festei begira hainbat izen ematetarako deialdia luzatu dute Ezkioko Udaletik. Ekainaren 16an egingo den sagardo dastaketarako deialdia, Sagar Zuku elkarteari ez ezik, herriko sagardogile guztiei ere luzatu zaie aurten. Hala, elkarteko kide ez den norbaitek parte hartu nahi badu, izena eman beharko du udaletxean ekainaren 14a baino lehen. Izena ematearekin batera, 8-10 sagardo botila eraman beharko ditu udaletxera kaxa batean.
Bestalde, ekainaren 17an egingo den herri bazkarirako txartelak salgai daude, dagoeneko, udaletxean; 28 euroan helduentzako menua eta 11 euroan haurrena. Alergikoentzako menu berezia egongo dela ere aurreratu dute. Txartelak erosteko azken eguna, ekainaren 12a izango da.
San Pedro jaiak. Egitaraua:
Ekainak 16, ostirala
- 18:00.- Txupinazoa. Jarraian, herriko sagardogileen sagardo dastaketa musikarekin alaituta.
- 21:00.- Ogitartekoak Ganbara guraso elkartearen eskutik.
- Mus txapelketarako izen-ematea.
- 21:30.- Mus txapelketa
- 23:00.- Erromeria Mugi panderoa taldearekin
Ekainak 17, larunbata
- 11:30.- Haurrentzako toka.
- 12:30.- Helduentzako toka.
- 13:00.- Poteoa trikitilariekin.
- 14:30.- Herri bazkaria eta bingoa.
- 17:30.- Haurrentzako zirku tailerra.
- Gaur aldera, ogitartekoak eskuragarri.
- 23:00.- Iratzar musika taldearen emanaldia.
Ekainak 29, osteguna. San Pedro eguna.
- 11:00.- Meza. Ondoren, luntx herrikoia.
- 17:30.- Haur eta gazteentzako jolasak.
- 18:00.- Txokolatada.
- 19:00.- Patata tortilla lehiaketa.