XIII. Komiki lehiaketako eta IX. Mikroipuin lehiaketako sariak banatu dituzte
Jakintzako eta Oiangureneko DBHko eta Batxilergoko ikasleek parte hartu dute. Lanak "oso sortzaileak" izan direla azpimarratu du Maitane Alvarez alkateordeak.
XIII. Komiki lehiaketako eta IX. Mikroipuin lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian D’elikatuz Interpretazio Zentroan. Ordiziako Udalak ikastetxeekin euskarazko sormena bultzatzeko antolatuta, Jakintza Ikastolako eta Oianguren Institutuko DBHko eta Batxilergoko ikasleek parte hartu dute.
Maitane Alvarez alkateordeak lanak “oso sortzaileak” izan direla azpimarratu du. “Aurten ere oso aberasgarria izan da lehiaketa eta parte hartze zabala izan dugu. Euskaraz irakurri ditugun lanak oso sortzaileak izan dira, eta asko pozten gaitu horrek”.
Hauek izan dira irabazleak:
Komikiak, DBH1
1. saria: Betiko arazoa, Sofia Zamfirescu (Jakintza).
2. saria: Basoan galduta, Amaiur Eskisabel Aranburu (Oianguren).
Komikiak, DBH2
1. saria: Matxura, Enare-Graxi Barandiaran Imaz (Oianguren).
2. saria: Famatua naiz, Amaia Xinbo Lasa Mugica (Oianguren).
Mikroipuinak, DBH
1. saria: Etorkizuna al da askatasuna?, Naia Diaz Amondarain (Oianguren).
2. saria: Isiltasuna, Aiotz Sarasola Gorbea (Oianguren).
Mikroipuinak, Batxilergoa
1. saria: Nik bakarrik dakit, ez dakidala ezer, Saioa Munduate Etxeberria (Jakintza).
2. saria Snail karakola, Josu Agirre Hernandez (Jakintza).
Lehenengoek Ordiziako establezimenduetan gastatzeko 120 euro eta Ordiziari buruzko bi liburu irabazi dituzte, eta bigarrenek Ordiziari buruzko bi liburu eta Ordiziako establezimenduetan gastatzeko 60 euro.