Artzain txakur erakustaldia euripean
Artzain txakur erakustaldia egin dute Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan. Euria goian-behean egin arren zelaiaren inguru guztia jendez beteta egon da.
Beasaingo Monumentu Multzoan artzain txakur erakustaldia egin dute gaur goizena beasaindarrek. Eguraldi eskasa, euria goian-beharn, baina hau ez da aitzakia izan erakustaldiaz gozatzeko. Zelaiaren inguru guztia jendez beteta egon da ikuskizun osoan zehar, nahiz eta aterkipetik ikusi behar izan duten.
Froga desberdinak egin dituzte erakustaldian zehar. Artzain txakurrak antzarak izan ditu gaurko erronka. Artzainaren esana betez antzarak menperatu ditu erakustaldian txakurrak. Ondoren, oztopoak izan ditu aurrean txakurrak, ikuskizunaren bigarren zatian. Artzainaren jarriabideak entzunez oztopoak sahiestu eta ikuskizun bikaina eman du txakurrak.













