Estali gabeko igerilekua ostegunean irekiko dute
Beasaingo Antzizar kiroldegiko estali gabeko igerilekua ostegunean zabalduko dute. Irailaren 15era arte egongo da erabilgarri
Beasaingo Antzizar kiroldegiko estali gabeko igerilekua ostegunean zabalduko dute. Irailaren 15era arte egongo da erabilgarri. Astelehenetik ostiralera 11:30etik 20:30era izango da ordutegia. Larunbatetan, igandeetan, jai egunetan eta abuztuan, berriz, 11:30etik 20:00etara.
Eguneko sarrerak 10 euro balio du helduentzat eta 5 euro haurrentzat. Dena den, Antzizar kiroldegira sartzeko aukera desberdinak daude. Pertsona bakoitzak, bere baldintza eta egoeraren arabera egokiena aukeratu ahal izateko.Eguneko sarreren bonoak (10 sarrera helduak 80 euro, haurrak 40 euro), hilabeteko bonoa (haurrak 42,80 euro, helduak 86,80 euro, adinekoak 56,40 euro, gazte txartelarekin 56,40 euro eta familiarra 130,10 euro), ekaina-iraila udako bonoa (haurrak 73,80 euro, helduak 147,70 euro, adinekoak 95,90 euro, gazte txartelarkin 95,90 euro ta familiarra 221,40 euro), eta eperik gabeko bonoa (Matrikula: haurrak 19,40 euro eta bestelakoak 86,80 euro + hileko kuota, haurrak 14,50 euro, helduak 29 euro, adinekoak 18,80 euro, gazte txartelarekin 18,80 euro, federatuak 18,80 euro eta familiak 43,40 euro)
Solariuma, Antzizar Kiroldegia zabalik dagoen ordutegi guztian erabilgarri egongo dago irailaren 30arte.
Txirrista handia ekainaren 26tik irailaren 15era bitartean egongo da erabilgarri. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, eta astebukaeratan eta jaiegunetan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Bestalde, Dolarea parkeko ur-jolasak martxan daudela. Egunero 09:00etatk 21:00etara egongo dira zabalik.













