Ataun 2-1 aurreratu da Herriartekoan, baina bizirik utzi du Oiartzun

Herriarteko pilota txapelketako finalaurrekoen lehen jardunaldian aurretik jartzea lortu du Ataunek, esku huska. Auzoetan, igande goizean, 2 eta 1 irabazi zion Oiartzuni. Kadeteek 0-22 galdu zuten, baina jubenilek 22-20 eta helduek 22-16 irabazi. Partida kopuruan aurretik jarri arren, aukerekin utzi du Oiartzun. Hango Madalensoro frontoian, ostiralean 21:00etan ebatziko da finalerako txartela.