Aztiriko 17. Mendi Lasterketarako izen-emate epea ireki dute

Uztailaren 16an jokatuko Aztiriko 17. Mendi Lasterketa, Gabiriako auzo horretan, 10:30ean hasita. 11 kilometro luze eta 600 metroko desnibela izango ditu. Aztiriko plazan hasi eta bukatu, Aizaleku (810m), Otañu (835m) eta Aizpuru (790m) gainak igaroko dituzte. Izen-ematea ekainaren 7an ireki zuten, eta uztailaren 13ko gauerdira arte egongo da aukera, 15 euro ordainduta. 150 korrikalariko muga jarri dute.