Eskuz binakako XVI. pilota txapelketa herrikoiaren bigarren fasea hasi da
Lehen fasea bukatuta, urrezko kopa, zilarrezkoa eta brontzezkoa jokatuko dituzte bikoteek, sailkapenaren arabera. Finalak uztailaren 19an izango dira.
Maiatza hasieran hasi zen Emaneurrek antolatutako Ordiziako XVI. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia. 22 bikotek eman zuten izena parte hartzeko. Hasi zenetik joan den igandera arte, lehenengo fasea jokatu dute bikoteek, 4 multzotan banatuta. Dagoeneko hasi da hala txapelketako 2. fasea.
22 bikoteetatik, partida gehien irabazi dituztenek Urrezko Kopan sartu dira, erdikoak zilarrezkoan eta gainontzekoak brontzezkoan. 21 bikotek parte hartuko dute 2. fasean, bikote batek uko egin baitio txapelketari. Uztailaren 14ra bitartean jokatuko da 2. fasea, eta lehenean bezala, bikote bakoitza arduratuko da bere kabuz partida jokatzeaz. Uztailaren 13an jasoko ditu antolakuntzak emaitza guztiak. Finalak uztailaren 19an izango dira. Urrezkoan eta zilarrezkoan, multzo bakoitzeko irabazleak sailkatuko dira finalerako, eta brontzezkoan, multzoko lehenengo biek jokatuko dute finala.
Hauek dira bigarren faseko multzoak:
Urrezko Kopa
A multzoko bikoteak: Aitzol Arruabarrena-Igor Olazabal, Axier Mendizabal-Mikel Moreno, Mikel Lacalle-Raul Lacalle eta Iker Otaegi-Urtzi Otaegi
B multzoan: Ekain Huerta-Asier Unanue, Aitor Otegi-Lander Mujika, Haritz Gutierrez-Bingen Erauskin eta Ioritz Zarrabeitia-Ander Telleria.
Zilarrezko Kopa
A multzoan: Egoitz Iztueta-Alar Arruabarrena, Julen Azpiroz-Oier Urbizu, Mikel Aizpurua-Ander Galparsoro eta Josu Gorrotxategi-Aritz Goñi.
B multzoan: Eneko Etxeberria-Gorka Lekuona, Mattin Barandiaran-Mikel Telleria, Unai Mendizabal-Gorka Diez eta Lander Iturrioz-Oier Mendizabal
Brontzezko Kopa
Multzo bakarra: Asier Aseginolaza-Mikel Mongelos, Eneko Salinas-Oier Goia, Jakue Arruabarrena-Jon Rodrigez, Arbilla-Etxezarreta eta Alen Ayerbe-Euken Ayerbe.