Kaleko antzerkia ostiralean, Markeliñeren eskutik
Markeliñe antzerki taldeak Chef Nature lana taularatuko du ostiralean, 20:00etatik aurrera Idiazabalen. Plaza nagusian izango da emanaldia eta 55 minutuko iraupena izango du guztira.
Chef Nature antzezlana aire librean dagoen jatetxe batean girotuta dago. Baratza propioa duen jatetxea da eta bezeroek beren gailu elektronikoak alde batera utzita egin beharko dute jatordua, naturarekin berriz konektatzeko helburuarekin. Proposatutako menua magikoa izango da, harrigarria, terapeutikoa eta guztiz dibertigarria.
Antzezlanean Markeliñeren ohiko osagaiak bistakoak izango dira: erritmoa, keinuak eta material ezberdinen erabilera irudimentsuak. Guzti hori gatz eta eromen pixka batekin ondua.