Mikel Arruabarrena izango da Beasaingo lehen taldeko entrenatzailea
Julen Zubillaga erdilariak beste urtebetez berritu du kontratua.
Kepa Lasa presidentea eta Mikel Arruabarrena Mikel Arruabarrena entrenatzaileak ordezkatuko du Igor Gordobil Beasain K.E.-ko lehen taldean. Atzo arratsaldean sare sozialen bidez eman zuen albistea Beasaingo taldeak. Ekaina hasieran jakinarazi zuen klubak, Gordobilek ez zuela 2023-2024 denboraldian taldearen gidaritzan jarraituko. Bi urteko zikloa osatu zuen arrasatearrak. Etapa berriari heltzeko beraz, entrenatzaile berria izango du goren mailako taldeak. Datorren denboraldian, hirugarren mailan jokatuko du Beasainek, aurten mailaz jaitsi ondoren.
Zubillagak beste urtebetez berritu du
Julen Zubillaga erdilari tolosarrak Beasainen elastiko txuri-urdina defendatzen jarraitzeko beste urtebetez kontratua berritu du. Zubillagak denboraldi bat osatu du Beasainen, eta klubarentzat “taldeko ardatzetako bat da”.

Julen Zubillaga erdilaria eta Kepa Lasa presidentea.













