San Joan suko hurrengo entseguak, bihar eta asteartean
19:00etan izango dira, Arana auzoan. Sugorri taldeak herritarrak animatu ditu parte hartzera.
Sugorri taldea Ordiziako San Joan suko emanaldirako entseguekin hasi da. San Joan bezperan, ekainaren 23an, 22:30ean izango da, ohi bezala. Aurreko ostegunean eta atzo egin zituzten lehenengo bi entseguak. Hurrengoak bihar (ekainak 15) eta asteartean (ekainak 20) izango dira, 19:00etan, Arana auzoan. Ekainaren 22an, San Joan bezperaren bezperan, entsegu orokorra izango da, ordu eta leku berean.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete entseguan bertan edo Sugorriren Instagram kontura idatzita. Taldeak herritarrak animatu ditu parte hartzera. Afarirako tiketak Kirkil tabernan edo Haka tabernan daude salgai, ekainaren 20ra arte.