Tourraren pasaerari begira, ikurrinak salduko dituzte Zaldibian

Gure Eskuk egin duen deialdiari helduta, Zaldibian Frantziako Tourraren pasaera ikurrinekin koloreztatzeko deia egin dute. Uztailaren 2an igaroko da lasterketa Zaldibiatik, Gasteiz-Donostia bigarren etapan. Larraitzen, 42×28 metro koadroko ikurrina handi bat osatuko dute. Ikurrinak erosteko aukera jarriko dute Zaldibian, hurrengo hiru ostiraletan, 18:30ean plazako mahaian.