Beasaingo herria Santutxura eraman dute
Beasain herriaren izena Bilboko Santutxu auzora eraman dute Ekaitz buruhandi eta erraldoien konpartsako kideek, Mairuek, Santutxuko konpartsak gonbidatuta. Kieb (Bermeo, Bizkaia) eta Donibane (Iruñea) konpartsek ere parte hartu zuten. Kalejiraren ondoren, mahaiaren bueltan elkartu ziren bazkaltzera. Hurrengo irteera, uztailaren 25ean, Oreretara (Gipuzkoa) egingo dute.