Ikasturte amaierako festa ospatuko du etzi Urdanetak

Urdaneta Oianguren ikastetxeak ikasturte amaierako festa ospatuko du etzi. Goizean Plaza Nagusian ginkana, puzgarriak, hamaiketakoa edota musika emanaldia izango dira. Frontoian bazkalduko dute eta ondoren diskodantza egongo da. Arratsaldean goitibeherak eta DJ Busbu izango dira Gudarien Etorbidean.