Gorka Hermosak Alemanian bakearen alde egindako kontzertuetako bideoak
Maiatzaren 19an, Gorka Hermosa konpositore eta akordeonistak Berliner Philarmoniker mitikoan Peace Dream konposizioa estreinatu zuen, Potsdam-eko Ganbera Orkestrako bakarlari gisa. Lan hori bakearen aldeko Pantonale Friedens Festival jaialdiaren enkarguz konposatu du. Obra berri hori orkestra eta hiru bakarlarientzat idatzia dago: errusiar bat (Anna Kolovska), ukrainar bat (Radu Ratoi, azken urteotan nazioarteko lehiaketetan akordeoilari sarituena) eta Hermosa bera.
Hilaren 20an berriro interpretatu zuten obra hori Brandenburgoko Ate aurrean jaialdia ospatzeko espreski jarri zen eszenatoki batean, sinbolismoz beteriko kontzertuan.
Aste osoan zehar, Ukraina, Errusia eta beste herrialde batzuetako musikariek elkarrekin bizi, entsaiatu eta jo zuten, musikak beste mundu bat posible dela erakusteko balio dezakeela erakutsiz. Daniel Barenboim-ek duela urte batzuk musikari judu eta palestinarrekin sortutako orkestra proiektuan inspiratu da bakearen aldeko jaialdi hori.
Horra hor Berliner Philarmoniker-eko eta Brandenburgoko Ateko emanaldietako bideoak.