Xaboi ekologikoa etxean egiten ikasi ahalko da Zaldibian
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/09/xaboi-artisauak.jpg)
Gorputzaren eta etxearen zainketa ekologikoaren bi ikastaro antolatu dituzte Zaldibian. Lehena bihar da. Aiora Urbietak erabilitako olioarekin xaboi ekologikoa egiten irakatsiko du. Zubi-Buru elkartean, 16:30etik 18:30era da ikastaroa. Izena gaurko eman behar da Karreanen, eta 10 euro ordaindu.