Zaldibiako ikasleak udaletxean izan dira, energiari buruz landutakoak azaltzen
Eskolako Agenda 2030 programaren 7. ikasturtea gaur bukatu dute Zaldibian. Lardizabal herri eskolako ikasleen ordezkaritza bat udaletxera joan da, eta han Eztitxu Mujika jarduneko alkatearekin elkartu da. Energiaren gaia landu dute ikasturtean zehar, eta ondu duten diagnostikoa, nahiz herri mailan eta eskolan hobetu beharrekoak, ondo daudenak eta oker daudenak azaldu dizkiote alkateari.