Agenda 2030aren barruan, energiaren inguruan egindako lanketa aurkeztu dute ikasleek udaletxean
Ostegunean izan zen bilera. Ikasleek konpromiso batzuk hartu dituzte, eta haien esku ez dagoena, udalari eskatu diote.
Itsasondoko ikasleek energiaren inguruan landutakoa aurkeztu dute udaletxean, eta eskakizun batzuk egin dituzte. Energia, bizitzaren motorra da Itsasondoko eskolako Agenda 2030 programaren leloa. Ikasleek energiaren gaiarekin eta 7. helburuarekin lan egin dute, zehazki, energia eskuragarri eta ez-kutsatzailearekin. Bi diagnostiko egin dituzte: ikastetxekoa eta herrikoa. Diagnostikoa osatuta, hobetu daitekeena zehaztu dute. Egoera hobetzeko asmotan eta arazoari aurre egin nahian, konpromiso batzuk hartu dituzte, eta haien esku ez dagoena, udalari eskatu diote. Ostegunean egin zuten bilera, alkatearekin, udalbatza berezi batean.