Ane Etxezarretak beste bi urterako kontratua egin du Realarekin
Beasaingo atzelariak 2024-2025 denboraldiaren bukaerara arte jarraituko du horrenbestez Realeko jokalari modura.
Ane Etxezarreta Aierbek (Beasain, 1995) Realaren elastikoa janzten jarraituko du 2024-2025 denboraldiaren amaiera arte. Talde txuri-urdinak eta Beasaingo defentsak joan den ostiralean sinatu zuten kontratua.
Bukatu berri den denboraldiarekin, Etxezarretak zortzigarrena osatu du Realarekin eta beste bi urterako berrituta, hamargarren urtea beteko du Donostiako taldean.
“Urte hauetan guztietan klubaren aldeko konpromiso handia erakutsi du, eta emandako pauso honekin, talde txuri-urdinaren balioak ezin hobeto ordezkatzen jarraituko du. Anek funtsezko pieza izaten jarraituko du”, azaldu dute klubeko iturriek.
Beasaingo futbolariak adierazi du “etxean jarraitu eta esperientzia gehitzeko ilusioarekin” segituko duela beste bi urtez.