Begiristain eta Oiharteko sagardoak Gipuzkoako onenen artean
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoako 22. Sagardo Lehiaketa egin zen pasa den ostiralean. Goierriko bi sagardo izan ziren sarituak: Legorretako Begiristain eta Zeraingo Oiharte. Astigarragako Zapiain sagardotegia izan zen irabazlea.
Sari banaketa bi kategoriatan banatuta egin zen: urrea 72 puntutik gora lortu zutenentzat eta zilarra 65 eta 72 puntu artean geratu zirenentzat. Lehendabizikoen artean sailkatu da Begiristain eta zilarra lortu du Oihartek. Aurten, sagardo bereziei aipamena ere egin diete. Horien artean, Oiharteko Markesaren Lurra sagardoak eskuratu du aipamen bereziaren diploma.
Saritu guztiek euren botiletan egiaztagiri bat eramateko aukera izango dute hurrengo urtean zehar, urrezko edo zilarrezko sailkapena erakutsiko duena.