Ohitura berritzeko asmoz, San Joan suko makila jarriko dute Ormaiztegin
Azken urteetan indarra galduz joan den ohitura berreskuratu asmoz, San Joan surako makila eta hasierako sutarakoak jarriko dituzte gaur Ormaiztegin. Udaletik sutarako adarrak, kartoiak eta botatzeko dituzten gauzak makilaren inguruan jartzeko deialdia luzatu diete ormaiztegiarrei, bereziki «eskolako haurrei eta haien familiei». Goierriko gainontzeko herri guztietan bezala, ostiralean egingo dute San Joan bezperako sua Ormaiztegin ere, Kutxa atzeko aparkalekuan.