Urdanetarrak, elkarrekin festan
Urdaneta-Oianguren eskola publikoko komunitateak ikasturte amaierako festa ospatu zuen larunbatean. Jolasak, tailerrak, diskofesta edota gaztelu puzgarriak izan zituzten haurrek, eta eguerdian elkarrekin bazkaldu zuten 750 bat lagunek frontoian. Aurten erretiroa hartuko duten irakasleak omendu zituzten.