Hitzordua eskatu behar da 'Ilargia eta zuhaitzak' erakusketa ikusteko
Euskarazko bi saio egongo dira ekainaren 30ean: 18:00etan eta 19:15etan. Jose Bikuña eta Iban Unamunok girotuko dute ekitaldia
Ekainaren 30ean Ilargia eta zuhaitzak erakusketa ikusi ahalko da Nafarroa23 estudioan. Bi saio egongo dira, biak euskaraz. Lehena 18:00etan izango da eta bigarrena, 19:15etan. Erakusketa ikusteko hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da. Jose Bikuñak gidatuko du ekitaldia, Iban Unamuno gitarra irakaslearen musikaz lagunduta.
Joxe Mari Telleriak sortutako txokoa da Nafarroa23. Jubilazioa zela eta, Fotoetxe itxi, eta estudio hau sortu zuen idiazabaldarrak. Noizean behin ekintza soziokulturalak antolatzen ditu bertan, bere pasioa den argazkigintza ardatz hartuz.