Igartza kluba gailendu da Euskadiko 3D arku tiroketa txapelketan
Igartza arku tiraketa klubak inoiz izandako emaitza onenak lortu ditu lehiaketan. Ordiziako kluba ere lehiatu da txapelketan
Beasaingo eta Ordiziako arku tiraketa klubek Euskadiko 3D arku tiroketa txapelketan parte hartu zuten pasa den igandean.
Igartza arku tiraketa klubak inoiz izandako emaitza onenak lortu zituen lehiaketan. Gizonezkoen mailan, arku konposatuan lehenengo lau postuetan gelditu ziren Ivan Ladron Herrera, Nikolay Nedev, Juan R. Arbizu Otermin eta Iraitz Gutierrez Barreira taldeko kideak, segida horretan. Emakumezkoetan berriz, arku tradizionalean Milena Dostolovak lehenengo postua lortu zuen.
Ordiziako arku tiraketako klubak ere parte hartu zuen txapelketan. Gizonezkoen Longbow proban, seigarren gelditu zen Mauri Gavilan Castillo. Jose M. Fisico Benavidesek eta John Marguello Llamosasek berriz, bederatzigarren eta hamargarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren.
Neguko denboraldiaren ostean, aire libreko denboraldiari ekin diote arkulariek. Uztailaren 1ean jokatuko da aire libreko Euskadiko Txapelketa absolutua. Uztailaren 9an, berriz, Gipuzkoako Txapelketa. Biak ala biak Hondarribiko Azeri instalakuntzetan jokatuko dira.