Behin-behineko atea jarri dute Antion
Joan zen astean lapurrak Antion sartzen saiatu ziren eta ate nagusia txikitu zuten. Urretxuko Biona aroztegikoek atea tailerrera eraman dute, konpontzera. Santa Isabel egunerako prest egongo da. Bitartean, beste ate bat jarri dute.
Larunbatean Antioko bederatziurrena hasiko da eta bertaratzen direnak ate nagusitik sartu eta atera ahal izango dira. Autobusa egongo da bederatziurrenera joateko. 06:00etan irtengo da, Correosetik.