Gaztetxearen 21. urteurrena ospatzen ari dira
Gaztetxearen 21. urteurrena ospatzen ari dira gaur. Joan zen astean Gaztetxeko Asanbladaren ekitaldiak izan ziren eta gaur Gazte Asanbladarenak. Eguerdian Xaukena elektrotxarangarekin kalejira egin dute, gaztetxetik abiatuta. Aurki bazkaltzen hasiko dira. 16:00etan kalejira egingo dute berriro, elektrotxarangarekin. 17:30ean frontenis txapelketako finala jokatuko da Ederrena pilotalekuan. Gauerditik aurrera musika saioak egingo dira: Zatekeen erromeria taldea, XSakara rap abeslaria eta DJ Javi Hidalgo.














