Amaia eta Lide Erbina ahizpak Krakovian, Europako txapelketan
Txekiar Errepublikaren aurka final laurdenekoa galduta, sailkapeneko bosgarren postua lortzeko lehian da taldea.
Amaia Erbina eta Lide Erbina errugbilari ordiziarrak Espainiako Seven modalitateko errugbi selekzioarekin daude, Krakovian (Polonia), Europako txapelketa jokatzen. Parisko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko balioko du txapelketak.
Gertu egon dira, lehenengo partidak irabazita, baina Espainiako selekzioa azkenean Olinpiadetarako bidetik kanpo geratu da, atzo final laurdenetako partida galdu ondoren, Txekiar Errepublikaren aurka, 12 eta 17. Ondo ekin zioten txapelketari. Igandean, Errumania- ko selekzioari 41-0 irabazi zioten, eta Suediari 36-0. Final laurdenetara pasa ziren zuzenean Belgikari 27-7 irabazi ondoren.
Txekiar Errepublikaren aurka final laurdenekoa galduta, sailkapeneko bosgarren postua lortzeko lehian sartu da taldea. Gaur, 11:00etan, Italiaren aurka jokatuko dute bosgarren postu hori lortzeko finalerdia.