Ataunen sexu askapenaz bilkura eta ‘GenEroa’ saioa

Sexu askapenaren nazioarteko eguna ospatuko dute, bihar, Ataunen. Bi ekitaldi antolatu dituzte Biboletak emakume taldeak eta udalak. Aurrena, 18:45ean elkarretaratzea egingo dute, San Martingo plazan. Ondoren, Kimua dantza taldearen GenEroa ikuskizuna izango da, 19:00etan. Euria egiten badu, San Gregorioko frontoian egingo dute antzezpena.