Debatarrak Alex Aranbururen aldeko pankartak egiten
Ezkioko txirrindulariaren amaren aldekoek pankartak egin dituzte familiakoek Aztirian duten Legorburu baserrian. Ikus argazkiak eta bideoak albiste barruan.
Movistar Team taldeak atzo baieztatu zuen Alex Aranburu Deba (Ezkio, 1995) larunbatean Bilbon abiatuko den Frantziako Tourreko zortzikotean izango dela.
Hori jakin aurretik, hala ere, Debatar alderdikoak lanean hasiak ziren. Familiak Aztirian (Gabiria) duen Legorburu baserrian aritu dira Ezkioko txirrindulariaren aldeko pankartak egiten.
Baserriaren ondoko zelai batean jarriko dituzte igandean.
Irudiak: Debatarrak