‘Idiazabalen harro!’ ekintza sorta datozen egunetarako
Idiazabalgo Udalak bat egin du bihar ospatuko den sexu askapenerako eta genero aniztasunaren aldeko nazioarteko egunarekin. Hori dela eta, Idiazabalen harro! Aske bizi aske maite lelopean, hainbat ekintza antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako Naizen adingabe transexualen familien elkartearekin eta Aizan! Idiazabalgo talde feministarekin elkarlanean.
Bihar, 17:30etik 18:30era photocall musikatua egingo dute igerilekuan. Harrotasun argazkiak egiteko aukera egongo delarik. Bestetik, Mi pequeño samurai ikus-entzunezkoa eskainiko dute 19:00etan guraso elkartean. Ondoren, ikus-entzunezkoaren gaineko solasaldia egingo dute Naizen elkarteko kideekin batera.
Amaitzeko, ekainaren 29an, osteguna, Xabin Fernandez, kazetari eta aktore legorretarrak, Zeharo positiboa hitzaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera, liburutegian.